XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAILLAREN 24'GARRENEAN. Andre Mari Mesedetakoa

Bik. nag. Bikotu nagusia.

Jantzi zuriz

XIII'garren mendean Ama Birjiña Pedro Nolasko'ri, Erraimun Peñafort'i ta Aragoa'ko Erregeri agertu omen zitzaien, siñesgabeen menpean zeuden kristauak beren esku egiteko Lagundi bat altxa zezatela.

Ala egin ere zuten.

Jai egun au lenik Lagundi ortakoek ospatzen zuten; baña XVII'garren gizaldian Eliza osoan zabaldu zan.

Meza (...) 704 orr., Otoitz au ezik: Otoitza.

Zure Semearen Ama txit argitsuaren bidez, kristauak siñesgabeen menpetik ateratzeko Elizan Lagundi berri bat sortuazi zenun Jainkoa: lan aundi orren egillea zintzo ospatzen baitugu, Aren bitartez deabruaren katetik askatu gaitezela.

J. K. G. J. Berarengatik.

Sagara-aurrea: Andre Mari'rekikoa, 646 orr.

IRAILLAREN 26'GARRENEAN. Zipirio ta Justina, Martiri Santuak

Bak. Bakuna.

Jantzi gorriz

San Zipirio au Antioki'koa zan (Pisidia'n, Asia txikian).

Justina, Neskatxa indarrez beartzeko alegiñak egin arren, Neskatxak biurtuazi zun bera Kristo siñestera.

Biak berela eriotzera galdu zituten Nikomedia'n.

Aien gorpuzkondoak Erroma'n arkitzen dira, Letran'go Bataiotegian.

Meza Salus autem, 741 orr., auek ezik.

Otoitza

Zipirio ta Justina Martiri doatsuen babesak une oro gorde gaitzala, Jauna: begi onez ikusi gaitzazu, olako laguntzailleak ditugun ezkero.

J. K. G. J..